Skip to main content
Pirata egonaldiak

Piraten egonaldiak berriz ere martxan!

By 2018 martxoa, 2711 apirila, 2018No Comments
[spb_row row_bg_type=”image” parallax_image_height=”content-height” parallax_image_movement=”fixed” parallax_image_speed=”0.5″ parallax_video_height=”window-height” parallax_video_overlay=”none” row_overlay_opacity=”0″ width=”1/1″ el_position=”first last”] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

maiteSagaseta

Maite Sagaseta Iturralde

[/spb_text_block] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Bazen garaia! azkenean iritsi da horrenbeste denboran itxaroten aritutako unea: EgonaldiPiratakpirata egonaldiak martxan dira berriz ere. Gure piratak urduritzen hasiak ziren dagoeneko! Izaskun eta Miren piratak, errezeta berriak eta goxoak pentsatzen pasatu dituzte neguko arratsalde hotzak. Alazpi eta Poxpo piratak, jolas berriak sortzen eta kantuak errepasatzen egin dituzte egunak. Sugorri piratak, itsasontzian bidaiatu du badian gora eta behera bertako bizilagunen istorioak jasotzeko. A ze nolako irrika gauero itsasontzian guztiak bildu eta egunean egindakoa elkarri kontatzerakoan! Iji eta aja barre algaraka ibili dira piratak. Eskerrak Xume pirata ere inguruan izan den kantu eta jolasak bai, baina lagun berriak etorri aurretik deskantsatu ere egin behar dela gogorarazteko!

Eta otsaila hasieratik ona Arrokaundietako aterpetxea bizi berritu eta alaitasunez bete da. Ezta gutxiagorako ere! Izan ere, ikastetxe ezberdinetatik 2 edo 3 egun pasatzera etorritako lagunen bisita jaso baitute gure piratek denbora honetan zehar.

Bizilagun berriak gogo biziz hartu dituzte Piraten etxean! Donibaneko portutik hasita itsasontziko buelta eginda, elkarrekin aritu dira Pasaia eta Jaizkibelgo ingurunea ezagutzen: itsasoko lanbideak, balea arrantza, itsasontziak, euskal piratak… Piraten istorioen bidez inguru natural batean murgildu eta ingurugiroarekiko errespetuzko jarrera bat landu dute: talaiak, labarrak … Piraten etxe inguruko zelaietan egindako jolasen bidez talde giroa sortu eta  norbanakoaren eta taldearen izaera indartu dute: pirata jolasa, altxorraren bila … Eta egonaldia amaitzerako, 2 edo 3 egun lehenago haurrak besterik ez zirenak, Pirata bihurtuta joan dira etxera, motxila oroitzapen gogoangarriz eta atseginez beteta.

Lagun berriak egiteko eta beraiekin egun zoragarriak igarotzeko gogoz daude Xume, Alazpi, Poxpo, Sugorri eta gainerako piratak. Zapiak buruan jarri eta pirata sentitzeko, bidaiatzeko, abordatzeko, dantzatzeko, jolasteko … prest al zaudete?

[/spb_text_block] [spb_single_image image=”34209″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/6″ el_position=”first”] [spb_single_image image=”34213″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/6″] [spb_single_image image=”34211″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/6″] [spb_single_image image=”34217″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/6″] [spb_single_image image=”34219″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/6″] [spb_single_image image=”34215″ image_size=”full” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”yes” link_target=”_self” width=”1/6″ el_position=”last”] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

 

[sf_button colour=”accent” type=”sf-icon-stroke-to-fill” size=”standard” link=”https://www.hezten.eus/argazkiak/piraten-etxea/” target=”_self” icon=”” dropshadow=”no” extraclass=””]IKUSI ARGAZKIAK[/sf_button] [/spb_text_block] [/spb_row]