Skip to main content

Udaleku irekiak

Udaleku irekiak

Haur eta gazteek beraien udalerrietan gauzatzen dituzten eguneko udako egonaldiak antolatzen ditugu udalentzat. Aisialdiari lotuta, normalki goizez izaten dira, egun pasako egunen batzuekin uztartuz, eta hamabost egun edo hilabeteko iraupena izan ohi dute. Bertan parte hartzen duten haur eta gazteek 3 urtetik 12 urte bitarte izaten dituzte.

Hezten-en udalekuaren ildoa interesgune batek markatzen du eta, horren bidez, lortu nahi diren helburu orokorrak nahiz zehatzak lantzen dira: kideeen arteko harremanak, elkartasuna, elkarlana eta talde lana, gizarte trebetasunak… Interesgune hori adin tartearen arabera egokitzen dugu, baita haur eta gazteen interesen arabera, horien gozamenerako: ipuinak, koloreak, bidaiak, mundu fantastikoa, musika…

Haur eta gazteen jatorrizko udalerrian garatzen diren udalekuak izanik, balio erantsia ere badute. Izan ere, udalekuan zehar egiten diren jolas eta dinamikak herriko baliabideak erabiliz gauzatzen dira eta horrek, era berean, herriaren eta inguruaren ezagutzea eta honen balioaz jabetzea dakar.

Orain, hezteneko lantaldea lanean dabil 2024eko udan izango ditugun udalekuen intersguneak lantzen.

Close Menu