Lan Poltsa
Heztenen lanean gabiltza uda honetan ere ehunka haur eta gazteek aisialdi hezitzaile baten barnean jolasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten: uda ahaztezina izan dadin, lanean ari gara!
Heztenek kudeatuko dituen udalekuetan hezitzaile moduan lan egin ahal izateko, hautaketa prozesu batean parte hartu beharko da.
Horrez gain, udalekuan lan egiteko hautatua izanez gero, hautatua izan den pertsonak udalekuko aurre formazio eta prestaketa egunetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du, bai eta kasuaren arabera parte hartzaileekin egingo den egun bateratuan edota informazio bileran parte hartzekoa ere (informazio hau udaleku bakoitzaren informazio zehatzean zehaztua dago).