[fullwidth_text title=”ETXEAN EGITEKO JOLASAK” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Etxean igaroko ditugun egunok eramangarriago egin asmoz, haurrekin, familian eta euskaraz denbora pasatzeko proposamenak dituzue hemen.

[/fullwidth_text] [fullwidth_text title=”MAKARROIAK” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Makarroiekin janari goxoaz gain eskulanak ere egin daitezkeela badakizue, ezta? Aiak eskulan pila egin ditu zuei erakusteko!

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”ATSO ITSUA” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Ezkutaketa jolas bat da ATSO ITSUA. Badakigu etxean gaudela eta gehienek ez dugua toki askorik; horregatik, hona hemen ATSO ITSUA. Ez da espazio handirik behar eta oso dibertigarria da!

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”KARIKATURA” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Denak biribilean jarriko gara, gai bat aukeratu eta banan-banan horrekin lotutako izenak esango ditugu. Jolasten ari garen bitartean kriskitinak jotzen egongo gara. Norbaitek ez badaki nola jarraitu, hitz gehiago ez zaizkiolako bururatzen, “moztu haria” esango du eta gai berri batekin ziklo berri bat hasiko dugu.

 

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”UDABERRIA” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Duela egun batzuk udaberrian sartu ginen. Eman ongietorria!

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”PIRATA GAILETAK” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Esfortzuek saria merezi omen dute eta sariak norberak sortzen dituenean aho zapore goxoagoa uzten dute. Zer iruditzen Aiak egin dituen Pirata gailetak? Ondo pasa eta on egin!

 

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”FUROR” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Ahotsak afinatu dituzue? Hitz gakoak behera begira jarriko ditugu, eta banan banan erakusten joango gara. Hitzokin lotutako ahalik eta abesti gehien gogoratu eta kantatzen ahaleginduko gara. Zenbat abesti ezagutzen dituzue?

 

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”HIEROGLIFIKOAK” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Badakizue zer diren hieroglifikoak? Egipton erabiltzen zen idazkera sistema bat da.  Gure proposamena honako hau da: guk hieroglifiko batzuk egin ditugu zuek asmatzeko, baina gai zarete zuek hieroglifikoak sortzeko?

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”HITZEZ HITZ” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Hitzez hitz jolasera jolasteko hitz zerrenda bat behar duzue. Ondoren, bideoan ikusi daitekeen bezala, minutu bat duzue hitz zerrendatik ahalik eta hitz gehien asmatzeko. Hitzak banan banan esan beharko dira.
Hemen duzue adibide gisa hitz zerrenda batzuk

Hemen duzue adibide gisa hitz zerrenda batzuk:

 

 

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”XIMELTZEN EZ DIREN LOREAK” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

LOREAK SORTU NAHI? Aiak erakutsiko digu nola egiten diren gomaebako loreak. Animatu eta egin zureak ere!

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”KITTO-HITZ” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Kitto-hitz mahai joasa, bakarka edo taldean jolastu daiteke eta familia osoak parte hartu dezake.

 

Hauxe da jolasaren azalpena:

1. Jolaskide bakoitzak orri bat eta idazteko arkatza edo boligrafoa hartuko du. Denen artean zortzi hitz multzo aukeratuko dira eta jolaskideek beren orrietan idatziko dituzte. Adibidez: pertsona izenak, ugaztunak, koloreak, herriak, janariak, zuhaitzak, ibaiak, mendiak…

2. Jokalari batek hizki bat ozen esango du eta orduan denek idatzi beharko dituzte hizki horrekin hasten diren zortzi hitz. Hitz horietako bakoitzak aurretik aukeratutako multzo batekoa izan beharko du. Adibidez, U hizkia aukeratuz gero, honako hitz hauek idatz daitezke: Unai, Untxia, Urdina, Urruña, Urrak, Urkia, Urdaibai, Uzturre…

Norbaitek hitz multzo bakoitzeko hitz bana idatzi orduko, KITTO HITZ! oihukatu du eta harrezkero gainerako jolaskideek ezingo dute beste ezer idatzi beren zerrendetan.

“Kitto” oihukatu duen lagunaren hitzak begiratu behar dira lehenik. Hitz bakoitzeko hamar puntu irabaziko ditu, baina beste jokalariren batek hitz bera idatzi badu, hitz horrek soilik bost puntu balioko du.

5. Jolasa errepikatzen da, baina beste hizki batekin. Ehun puntu lortzen dituen lehenengo jokalariak irabaziko du.

Jolasa errazagoa izan dadin nahi izanez gero, hitz multzo gutxiago (4, 5,6…) erabil daitezke. Horrela, lasterrago bururatuko zaizkigu multzo bakoitzeko hitz bana eta jolasak bizitasun handiagoa hartuko du.

Banaka jolas egin ordez taldeka aritzea oso dibertigarria izan daiteke. Hitzen zerrenda taldeka egin beharko litzateke. Modu kooperatibo honetan, bestalde, errazagoa da zerrenda osatzea.

 

Porposamen bezala txantiloi bat duzue baina imaginazioa erabiliz eta zuen erara egin dezakezue.

[/fullwidth_text]
[fullwidth_text title=”LUMAK SORTZEN” alt_background=”none” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Lumak sortu eta margotzean datza. Behar dituzun materialak oso sinpleak dira:
-Papera edo kartulina
-Arkatza
-Margoak
-Guraizeak
-Lumentzako apaingarriak.

Azalpenak hemen:


Behar izanez gero, hemen dituzu txantiloi batzuk:

       

[/fullwidth_text]