Udalekuak 2024

Hezten-ek kudeatzen dituen udalekuetan lan egin nahi duten pertsona guztiek atal ezberdinetan gauzatzen den hautaketa prozesu bat igaro beharko dute. Hautaketa prozesua gauzatu ondoren, eta emaitzak argitaratzen direnean, hautagai bakoitzak bere lan poltsako profilean ikusgai izango du hautaketako emaitza eta lan eskaintzatako bakoitzean zein postutan geratu den. Modu honetan interesekoa zaion lan eskaintza aukeratzea izango du.

Hautaketa-prozesuak bi atal nagusi ditu:

1. Curriculumaren baremazioa: lan poltsako datuetan adierazitakoaren bidez egiten dena.
2. Talde elkarrizketa: lan poltsan adierazitako egun eta lekuan (ordua hautagai bakoitzak aukeratuko du) egiten dena.

*Aurreko urteko emaitza mantentzea nahi baduzu, AURTEN EZ DUZU TALDE ELKARRIZKETARIK EGIN BEHARKO eta gordetako emaitza hartuko da kontuan hautaketa prozesurako.

CURRICULUMAREN BAREMAZIOA:aurrez zehaztutako parametro batzuen arabera egingo da, honek curriculumeko aldagaiak baloratzeko aukera emango du (aldagai bakoitzak bere puntuazioa izango du): begirale edota zuzendari titulua izatea, heziketarekin harremana duten ikasketak amaiturik izatea, aisialdian izandako esperientzia… Baremazio hau egin ahal izateko, hautagaiak aurkezten duen curriculum hori egiaztatzeko aukera izan behar du Hezten-ek, izen-emate garaian curriculumarekin batera beharrezkoak diren titulazio eta dokumentazioa aurkeztuz.

Formazioa

Puntuak

Aisialdiko Zuzendari ageria E.H.n
Aisialdiko Zuzendari agiria E.H.tik kanpo

5
1,5

Aisialdiko Begirale agiria E.H.n
Aisialdiko Begirale agiria E.H.tik kanpo

5
1,5

Hezkuntzarekin zerikusia duten unibertsitate ikasketak: (bukatuta):
Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Pedagogia graduak.
Heziketarekin harremana duten Lanbide Heziketako ikasketak: (bukatuta):
Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntza, Haur hezkuntza, Gizarteratzea eta Animazio soziokulturala eta turistikoa zikloak.

2

 

2

Lan esperientzia

Udaleku esperientzia edo txanda bakoitza adierazi.

Puntuak

Udalekuak itxiak-ibiltariak
*6 egun baino gutxiagoko esperientziak ez dira puntuatuko.
Udaleku irekiak
*2 aste baino gutxiagoko esperientziak ez dira puntuatuko.
Ikasturtean zeharreko aisialdiko egitasmoak
*Ikasturtean gutxienez 300 orduko lanaldia
*Ikasturtean gutxienez 80 orduko lanaldia

0,5

0,5

 

1
0,5

Aisialdiko taldeko partaide izatea

1

*Tokian–tokiko puntuazio gehigarriak egon daitezke (udaleku bakoitzaren informazio zehatzean zehaztuta daude).


Udalekuetan lan egin ahal izateko derrigorrezkoa izango da hautaketa prozesuan parte-hartzea, eta behin hautaketa gaindituta:

  • Udalekuen aurre formazio eta prestaketa asteburuan parte-hartzea ordu kopuru guztiak betez (honi buruzko informazioa aurrerago zehaztuko da, udalekuaren araberakoa baita).
  • Lan egiteko prestutasuna eta jarrera positiboa erakustea.

Ohar orokor hauez gain, udalerri bakoitzak bere berezitasunak aurkeztu ditzake hezitzaileak hautatzeko garaian, bai eta hezitzaile haiei egingo zaizkien eskakizunetan ere.