Skip to main content

ANAKONDA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Espazioa

Toki zabal bat

Azalpena

1. Denak ilaran jartzen dira bata bestearen atzean gerritik edo sobaldatik aurrekoari helduta.
2. Lehenengoa biribila egiten hasten da, gero eta biribil txikiagoa osatuz.
3. Jolasa gehiago biribildu ezin dutenean bukatuko da. Bestela, berriro biribila handitzen hasi eta hasierako egoerara itzultzen direnean buka daiteke.

Abestia

Anakonda suge bat da,
biltzen dena mantso-mantso.
Harekin bilduz gero,
bihurtzen gara ero-ero.

Close Menu