Skip to main content

ARMIARMA SAREA

Partaide kopurua

Gutxienez 4 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Etnikerrek egindako ikerketan Nafarroako zenbait herritan jolas honen berri jaso zuten. Nahiz eta Euskal Herri osoan zabaldurik ez egon, gaur egun nahiko ezaguna da eta jolasa ezagutzen duten haurren artean nahiko arrakasta izaten du.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*etxe baten inguruan
Jolas eremutzat lauki zabal bat hartu ordez, etxe baten inguruan jolas daiteke. Horretarako, armiarma noranzko batean abiatuko da, eta beste jokalari guztiak aurkako noranzkoan. Aurrez aurre topo egiten dutelarik, armiarmak norbait harrapatuko du, eta bertan utziko du armiarma sarea osatzen. Beste arau guztiak berdinak dira.

Azalpena

1. Jokalari bat armiarma izango da, eta beste guztiak bere sarean harrapatu beharko ditu. Horretarako, jolas eremu bat zehaztuko da: eremu horren alde batean armiarma kokatuko da eta beste aldean beste jolaskide guztiak. Horiek, armiarma aurrera mugitzen hasten denean, beste muturrera iritsi behar dute.

2. Bide horretan armiarmak norbait ukitzen badu, ukituak ukitutako tokian geratu beharko du armiarma sarea osatzen. Inork ezin du atzerantz jo.

3. Armiarma beste aldera iritsitakoan berriro errepikatuko da jolasa aurkako noranzkoan. Harrapatutako jokalariekin armiarma sarea osatzen joango da.

4. Sarea osatzen duten laguntzaileek, armiarmak bezala, aske dauden jokalariak ukitzen saiatu beharko dute tokitik mugitu gabe, laguntzaile kopurua handitzen joan dadin. Jolasak aurrera egingo du haur guztiek armiarma sarea osatu arte.

Jolas eremutzat lauki zabal bat hartu ordez, etxe baten inguruan jolas daiteke. Horretarako, armiarma noranzko batean abiatuko da eta beste jokalari guztiak, berriz, aurkako noranzkoan. Aurrez aurre topo egiten dutenean armiarmak norbait harrapatuko du eta bertan utziko du armiarma sarea osatzen. Beste arau guztiak berdinak dira.

Esamoldeak

  • HARRAPATZAILEA:
    Bete izan, Atzia, Itsua
  • HARRAPATUTA:
    Kitto
  • ERRE, ERRA:
    (jolas eremuaren mugetatik ateratzea. Mugetatik kanpo ateraz gero ERRA EGITEA edo ERRE EGITEA esan daiteke)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kogniktiboak: eragiketa jokaera: errazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (korrika). Eraginkortasuna: lastertasuna eta erresistentzia.
  • Alderdi sozialak: mota mistoko harremana (gizabanakoa-gizabanakoa eta talde motako harremana).

Close Menu