Skip to main content

ESKUBIDUBIDU

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

ESKUBIDUBIDU jolasaren abestia nahiko ezaguna da Euskal Herriko ikastetxe askotan. Gehienetan ez da erabiltzen txaloka aritzeko jolas moduan, baizik eta gorputzeko atalak lantzeko eskuekin inolako mugimendurik egin gabe.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*soinuak asmatzen
Eskuen mugimenduak eginez gorputzeko atalak aldatu daitezke eta baita hauei dagokien soinua ere. Oso interesgarria da banan-banan jolaskide bakoitzak gorputz atal bat aipatzea eta atal honen soinua asmatzea.

*txikientzat
Ume txikiek ezingo dituzte esku mugimendu guztiak egin, beraz mugimendu hauek erraztu daitezke, honela: 1.- Txalo. 2.- Izterrak eskuez jo. Gorputzeko atalen mugimenduak eta soinuak mantendu daitezke.

Azalpena

1.Jolaskide guztiak biribilean kokatuko dira besoak alboetara luzatuta dituztela. Abestiaren erritmoari jarraiki eta eskuekin mugimendu batzuk eginez gorputzeko atal bakoitzaren soinuak egin beharko dira: HANKAREN SOINUA…

Honako mugimendu hauek bi aldiz egingo dira esaldi zati honetan:

  • Eskuineko eskua behera begira eta ezkerrekoa gora begira daudelarik ondoko jolaskideen eskuak jo.
  • Eskuak kanpo aldera jarri ondoren ondoko jolaskideen eskuak jo.
  • Norberaren eskuekin txalo egin: …PLOF-PLOF
  • Oinekin bi aldiz lurra jo: …ETA ESKUBIDUBIDU.
  • Buelta osoa eman eta eskuak buru gainean mugitu.

2. Abesti guztian zehar mugimendu berak errepikatzen dira, baina aipatzen den gorputz-atalaren arabera soinuak eta soinuei dagokien keinua aldatzen dira:

  • Eskuaren soinua, PLAS-PLAS: bi txalo.
  • Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF eta PLAS-PLAS egin behar da. Hau da, lehenengo hankaren soinua egin eta ondoren eskuarena.
  • Belarriaren soinua, TILIN-TALAN: belarriak ukitu.
Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF, PLAS-PLAS eta TILIN-TALAN egin behar da. Hau da, lehenengo hankaren soinua egin, ondoren eskuarena eta azkenik belarriena.

3. Gauza bera egin behar da gainerako gorputz atalekin:

  • Begien soinua, TIK-TAK: begiak ukitu.
  • Sudurraren soinua, MOK-MOK: sudurra heldu.
  • Ahoaren soinua, AAAAH: ahoa ireki eta ezpainak ukitu.
  • Ilearen soinua, ZZZIIII: ilea eskuarekin ukitu.
  • Ipurdiaren soinua, BOIN-BOIN: ipurdia alde batera eta bestera mugitu.
  • Eskeletoaren soinua, KROK-KROK: gorputz guztia mugitu, besoak aurrera luzatuta jarrita.

4. Bukaeran soinu guztiak jarraian egin beharko dira, baina pixkanaka erritmoa mantsotuko dugu, eskeletoaren soinua eginez gelditu arte.

Eskuen mugimenduak eginez gorputzeko atalak aldatu daitezke, baita hauei dagokien soinua ere. Oso interesgarria da banan-banan jolaskide bakoitzak gorputz atal bat aipatzea eta atal honen soinua asmatzea.

Ume txikiek ezingo dituzte esku mugimendu guztiak egin, beraz, mugimendu hauek erraztu daitezke, honela: 1.- Txalo. 2.- Izterrak eskuez jo. Gorputzeko atalen mugimenduak eta soinuak mantendu daitezke.

Esamoldeak

  • HUTS EGIN:
    Gaizki egin (mugimenduak ondo ez egitea). – KORROAN: Biribilean, kirrinkiloan, errondan.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumen, mugimendu eta trebetasunezko jolasa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: trebetasuna eta kontzentrazioa.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Hankaren soinua PLOF-PLOF

hankaren soinua PLOF-PLOF

Hankaren soinua PLOF-PLOF

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF

Eskuaren soinua PLAS-PLAS

eskuaren soinua PLAS-PLAS

eskuaren soinua PLAS-PLAS

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF PLAS-PLAS

Belarriaren soinua TILIN-TALAN

belarriaren soinua TILIN-TALAN

belarriaren soinua TILIN-TALAN

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN

Sudurraren soinua MOK-MOK

sudurraren soinua MOK-MOK

sudurraren soinua MOK-MOK

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK

Begien soinua TIK-TAK

begien soinua TIK-TAK

begien soinua TIK-TAK

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK

Ahoaren soinua AAAH

ahoaren soinua AAAH

ahoaren soinua AAAH

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH

Ilearen soinua ZZZIIII

ilearen soinua ZZZIIII

ilearen soinua ZZZIIII

eta eskubidubidu
PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH
ZZZIIII-ZZZIIII

Ipurdiaren soinua BOIN-BOIN

ipurdiaren soinua BOIN-BOIN

ipurdiaren soinua BOIN-BOIN

eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH
ZZZIIII-ZZZIIII BOIN-BOIN

Eskeletoaren soinua KROK-KROK

eskeletoaren soinua KROK-KROK

eskeletoaren soinua KROK-KROK

eta eskubidubidu PLOF-PLOF PLAS-PLAS TILIN-TALAN MOK-MOK TIK-TAK AAAH-AAAH
ZZZIIII-ZZZIIII BOIN-BOIN KROK-KROK

Close Menu