Skip to main content

HITZ SORGINDUAK

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

HITZ SORGINDUA jolasa ez da oso ezaguna. Antzeko beste jolas ezagun batzuen ezaugarri berak ditu, ordea; alde batetik aginduak eman behar diren jolasekin lotura du (SIMONEK ESAN DU adibidez) eta bestetik, toki guztietan ezaguna den AULKI jolasaren antza ere badu. Eskola barruan hizkuntza lantzeko aproposa izan daiteke, baina, batez ere, jolas bizia eta dibertigarria denez, kalean edo gelan ondo pasatzeko balio du.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

  • AULKIETAN ESERITA
    Denak, sorgina izan ezik, eserita egongo dira. Sorgina hitzak aipatzen hasiko da eta “hitz magikoa” esaterakoan denak tokiz aldatuko dira. Lekualdatzean jolaskideek libre utzitako aulki bat harrapatzen saiatuko da sorgina.
  • TXIKIENTZAT
    Aginduak betezeko jolasa. Irakasleak aginduak emango ditu: saltoka aritu!, korrika!, txaloka…” Erratza” hitza esaterakoan, haurrek lurrean eseri behar dute.

Azalpena

1. Zozketa egin behar da bete nor izango den aukeratzeko. Betetzea egokitu zaion laguna “sorgina” izango da eta beste guztiek esertzeko toki bat bilatuko dute jolastokian. Jolaskide bakoitzak bere eserlekua izango du.

2. Haurrek biribila osatuko dute eta bata bestearen atzetik poliki-poliki ibiliko dira. Sorginak kanta magikoa abestu behar du. Nahi dituen hitz guztiak sartzen ditu, batere loturarik gabe: mahaia, zezena, oiloa, tximinia… Baina, “erratza” hitza aipatu gabe.

3. Sorginak “erratza”esaten duenean, haur bakoitzak bere eserlekura joan beharko du esertzera. Eseri aurretik sorgina haurren bat harrapatzen saiatuko da. Inor harrapatzea lortzen badu, jolasa hasieratik errepikatuko da, baina harrapatutako haurra izango da sorgina.

Jolasa zailagoa izan dadin, nahi izanez gero, bi hitz sorgindu erabiliko ditugu. Orain, lehenengoaz aparte, “igela” entzutean makurtu egin beharko dute, adibidez. Hitzak zenbat eta azkarrago esan, hainbat eta zailagoa egingo zaie kontrola haurrei. Gainera, hitz sorginduaren antzekoak (hondartza, arrantza, arroza…) erabil ditzakegu, haurrak nahasteko.

Aulkietan eserita ere jolas daiteke. Denak, sorgina izan ezik, eserita egongo dira. Sorgina hitzak aipatzen hasiko da eta “hitz magikoa” esaterakoan denak tokiz aldatuko dira. Lekualdatzean jolaskideek libre utzitako aulki bat harrapatzen saiatuko da sorgina.

Haur txikiekin ere jolas daiteke, aginduak betetzeko jolas moduan. Irakasleak aginduak emango ditu: saltoka aritu!, korrika!, txaloka… “erratza” hitza esatean, haurrek lurrean eseri behar dute.

Esamoldeak

  • SORGINA: BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, sorginaren papera egiten duen laguna).
    Adibidez:
    Nor da bete?
    Zozketa egin ondoren, Joxepari egokitu zaio bete izatea.
    Beraz, Joxepa sorgina izango da.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta hiztegi jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua (hitzak esan).
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (korrika).
Imitazioa: rolen erreprodukzioa. Eraginkortasuna: lastertasuna eta kontzentrazioa.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Close Menu