Skip to main content

IZARRA

Partaide kopurua

Gutxienez 9 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Izarraren jolasa ez da oso jolas ezaguna. Aisialdiko taldeek asko erabiltzen dute, batez ere haur askorekin jolasak egiteko. Jolaskide asko behar dira jolas hau egiteko, eta horregatik ez da beste batzuk bezain ezaguna.

Espazioa

Toki zabala

Aldaerak

*hiztegia edo soinuak lantzen
Zenbakiekin jolastu ordez beste edozein hitzekin ere jolastu daiteke. Adibidez zuhaitzekin jolastuz gero, talde bakoitzean pinua, izeia, pagoa, intxaurrondoa… izenak banatuko ditugu.

Soinuekin jolastea ere oso dibertigarria da. Kasu honetan, jakina, soinuez izendatuko ditugu taldekideak: pruuuu, ssssssi, txantxan… eta “agintariak” horietako soinuren bat esan beharko du.

Azalpena

1. Jokalari guztiak seiko taldeetan banatuko dira (taldeak jokalari gehiagoz edo gutxiagoz ere osa daitezke eta talde kopurua ere alda daiteke).

2. Talde bakoitzak ilara bat osatuko du, talde guztien artean izar itxurako irudi bat osatuz, eta izarraren erdian zapi bat jarriko da. Lerro bakoitzeko jokalari bakoitzari zenbaki bat jarriko zaio: ilarako lehenengoa bat zenbakia izango da, bigarrena bi zenbakia, eta azkena sei zenbakia.

3. Izarretik kanpo beste jokalari bat egongo da, “agintaria”. Horrek zenbaki bat oihukatuko du, eta zenbaki hori duten guztiek korrika hasi beharko dute izarraren kanpoaldetik. Kanpoko biribil guztia egin ondoren jokalari bakoitzak bere lerrora itzuli eta bere taldekide guztien hanka azpitik pasatu beharko du, eta erdian dagoen zapia hartzen saiatuko da. Zapia hartzen duen jokalariak puntu bat irabaziko du bere taldearentzat.

4. Jolasa errepikatu egiten da, jokalariei zenbakiak aldatuz.

Zenbakiekin jolastu ordez beste edozein hitzekin ere jolastu daiteke. Adibidez zuhaitzekin jolastuz gero, talde bakoitzean pinua, izeia, pagoa, intxaurrondoa… izenak banatuko ditugu.

Soinuekin jolastea ere oso dibertigarria da. Kasu honetan, jakina, soinuez izendatuko ditugu taldekideak: pruuuu, ssssssi, txantxan… eta “agintariak” horietako soinuren bat esan beharko du.

Esamoldeak

  • ILARAK:
    Lerroak
  • AGINTARIA
    (aginduak emango ditu)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak:
eragiketa jokaera konkretua: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:

ikerketa: lekualdatzea. eraginkortasuna: arintasuna eta lastertasuna.
  • Alderdi sozialak:
talde motako harremana.

Baliabideak

Zapia edo antzeko zerbait

Close Menu