Skip to main content

TXIKIRRI MITXIRRI

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Espazioa

Toki zabala

Azalpena

1. Haurrek helduaren izterrean hatz bana jarriko dute eta abestiak irauten duen bitartean helduak behatzok ikutuko ditu txandaka.

2. Kantua “gari, gari, gari…”-ra heltzen denean, haurrak erne ipiniko dira, “hau!” esatearekin batera (ez lehenago), hatzak kendu beharko baitituzte aguro, helduak ez harrapatzeko.

Toki batzuetan haurrek euren hatza ahora eramaten dute eta nagusiak ere hartzen duen hatza bere ahora sartzen du.

Beste aldaera bat izan liteke haurren hatza hartu ordez haurra bera harrapatzea. Alegia, “gari, gari, gari” esatearekin batera haurrek ihes egingo dute eta helduak horietariko bat harrapatu beharko du.

Abestia

Txitxirri-mitxirri, komuni pan.

Nire semea errotan.

Joan nintzen mendira,

ikusi nuen erbi bat,

bota nion harri bat,

atera nion begi bat.

Zelemiñe kanpan,

zelemiñe kanpan.

Gari, gari, gari, gari. Hau!

Close Menu