Nor gara?

Aisialdi hezitzaile eta euskaltzalea eskaintzen dugun jakintza ugaritako 10 profesionaleko diziplinarteko lantaldea gara, egitasmo eta hezitzaileak kudeatzen. Norbanakoen gaitasuna, segurtasun emozionala, bizipenen ikasketa, parte-hartzea, elkarlana,… dena da bat gurean.

Hezteneko Koordinatzaile Orokorra

Maite Asensio Iparragirre

Haur Hezkuntzan graduatua, heziketa ez formala eta euskara izan dira beti nire pasio. Afiziotik ofiziora egin nuen salto eta elkartea koordinatzea da azken urteetan nire erronka.

Soziolinguistika Lantaldeko Hezitzailea

Izar Agirretxe Iradi

Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien gradua ikasita, gorputzetik jolastuz eta euskaratik hez(h)iz dihardut lanean; bide horretan, hezkidetza izanik (des)ikasteko erreminta.

Eskola eta Berrikuntza Pedagogikoko
Koordinatzailea

Ainhoa Pinedo Etxeberria

Hezkuntza ez formalaren zurrunbiloko argi ilunak hezitzaileen formazioarekin uztartuz metodologia, ideia eta dinamika berrien lanketan diharduen gizarte hezitzaile eta pedagogoa.

Bezeroen Arretarako eta Laguntza Taldeko Koordinatzailea

Asier Gorostegi Aliri

Enpresa zientzietako ikasketak oinarri, hezten-en kalkulu orriak josten eta bezero zaintzaile lanetan diharduen lasarte-oriarra.

Komunikazio Arduraduna

Leire Goitia Varona

Diseinu industrialeko ingeniaritza ikasi ondoren, arte zuzendaritzako masterra egin eta argazkilaritza bezalako zaletasunak alor profesionalera eramateko aukera izan dut.

Heziketa Aktiboko Koordinatzailea

Ainhoa Epalza Atxa

Leioako Arte Ederren fakultatean Sorkuntza eta Diseinua ikasitako iruindarra naiz, eta koloretako pintzelkadekin uztartuz, gaztetatik heziketaren esparruan ibili izan naiz.

Soziolinguistika Lan-taldeko Koordinatzailea

Amaia Perez Elorza

Biologian lizentziatua eta akuikulturako goi mailako teknikari tolosarra. Hezkuntza ez formalean ibili naiz beti murgilduta eta azken urteotan ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen nabil.

Heziketa Aktiboa eta Eskola Lantaldeetako Hezitzailea

Itsaso Baquedano Moreno

Hezitzailea, sexologoa, antzerkilaria eta gizarte-kultur animatzailea naiz. Alor hauek abiapuntuak izanik, elkargune borobila osatzen dute nire egunerokoan.

Soziolinguistika Lantaldeko Hezitzailea

Amaia Muguruza Lizarralde

Lehen Hezkuntzako gradua ikasi nuen. Hezten-en, gaztetxotan hartzaile eta ondoren ikasle izan nintzen, egun lanean nabil, ikastetxeetan, hizkuntzak ardatz, beste ikuspuntu batzuk lantzen.

Laguntza Taldeko Kidea

Ximon Jimenez Larrañaga

Lidergo ekintzailea eta berrikuntzan graduatu egiatarra. Heztenera gerturatzen den jendearekin lehen harremana egiten dut, eta lan taldeen arteko zubi lanean aritzen naiz.

Piraten etxea

Piraten etxean, Piratak bidelagun, fantasiaren mundutik abiatuta, aisialdia eta heziketa, euskaraz uztartzen dituzten egonaldi eta udaleku ahaztezinak bizitzeko aukera dugu. Harreman parekideak, autonomia, jarduera fisiko inklusiboak eta askoz gehiago euskaraz eta euskaratik.

Piraten bizitza hoberena da!

Hezitzaileen sarea

Hezitzaileen sare iraunkorra osatzen dugu, urtero handituz doana. Euskaraz, profesionaltasunez, lankidetzan, konfiantzaz, aktiboki, pedagogia berriekin, ludikotasunez eta bizipenetatik formatutakoa.

3.250
hezitzaile inguru formatu dira Heztenen
3295
pertsona ditugu gure lan-poltsan aktibo