Zer da
Hezten?

Hezten aisialdi hezitzaile euskaltzalean lan egiten duen profesionalen taldea da. Gure taldean pertsonen garapena oinarri duten heziketa prozesuak euskaraz diseinatu eta garatzen ditugu. Heziketa ez formala eta hizkuntza normalizazioa dira gure lanaren zutabe eta Euskal Herria da gure lan eremua. 

Haur, gazte, hezitzaile nahiz familiak hezteko hautua dugu, heziketa bide profesional gisa hartuz, lankidetzaren bideetan sinistuz, pertsonen arteko konfiantzan oinarria jarriz, aktiboki jokatuz, pedagogia berrien bilaketan etengabe arituz, ludikotasunari balioa emanez eta bidean bizipenak sortuz lan egiten dugu.

Ezagutu gehiago
  • Formazioa

    Aisialdiko heziketak merezi duen profesionaltasuna bermatzeko, gure egiteko nagusia hezitzaile profesionalak formatzea da. Begirale eta zuzendariak formatzeko ikastaro homologatuak eskaintzen ditugu. Horretarako ezinbestekoa den berritze eta eguneraketa iraunkorreko heziketa eskaintzen dugu. Hori nahikoa ez eta, hezitzaile, irakasle eta hezkuntzaren inguruan hainbat gai zehatzetan sakontzeko formazioetan ere jarduten dugu.

  • Aisialdi hezitzailea

    Haur, gazte eta familiekin aisialdi hezitzailea eta hizkuntza normalizazioa oinarri duten hainbat egitasmo ditugu.

    Ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideko jendarte-prozesua da heziketa. Heziketaren bidez, belaunaldiz belaunaldi, gizabanakook aurrekoen ikuspuntuak, jokamoldeak eta ezagutzak ikasten ditugu ondoren garai berrietara formulatzeko. Prozesu horietan berebiziko eragina du erreferenteen balioen eta jakitearen transmisioak, sortzen diren harreman eta jokatzeko ohiturek.

  • Aholkularitza

    Hezkuntza ez formalaren inguruan sortu daitezkeen egitasmo, zalantza eta hainbat prozesuen inguruko aholkularitza eskaintzen dugu.

    Urteetako gure esperientzia zabalak eman digun ezagutza, aisialdiko egitasmoa bat sortu, garatu eta kudeatu nahi duen ororen esku jartzen dugu. Zailtasunak gainditu, zalantzak argitu edo prozesuaren gidari lana egiten dugu.

  • Hizkuntza normalkuntza

    Aisialdia, hartzen duen eremuagatik eta metodologiagatik, erabileran eragiteko bide paregabea da. Horregatik, gure egitasmoen bidez euskara erabileran eragitea bilatzen dugu, adin-tarte desberdinetako pertsonengan hizkuntza ohitura berriak sortzeko helburuz eta horiei heziketa kualitatiboa eskainiz. Dagoeneko ditugun egitasmoez gain tokian tokiko egoerari erantzuteko egitasmo berriak sortzeko gaitasuna ere badugu.

Hezten metodologia

Heziketa esperientzia bizi baten emaitza da, ez prozesu hutsa. Horregatik, gure metodologiaren protagonista nagusia hartzailea da. 

Balioetan heztea sinisgarri egiten dugu Heztenen. Gure egitasmoetan ardura, askatasuna, konfiantza, gardentasuna, etika, konpromisoa eta sormenaren konpetentziak integratzen ditugu. Bizipenetan oinarritutako prozesuen bidelagun gara, taldean indibidualtasunari tokia egiten diogu eta harreman osasuntsuak eraikitzen ditugu heziketa osoaren bidez.

Parte-hartzailea

Gure metodologia parte-hartzailea eta aktiboa da. Jendartean oinarritua.

Garapen pertsonala

Norbanakoaren garapen pertsonalari lehentasuna ematen diogu taldearen barruan, aniztasuna aberastasun bezala ulertuz.

Bizipenetatik

Bizipenetan oinarritutako heziketa prozesuak garatzen ditugu.

Balioetan hezi

Balioetan heztea sinesgarri egiten dugu.

Teoria eta praktika

Teoria eta praktika uztartzen ditugu gure metodologian.