Skip to main content

Aisialdiko Zuzendari Ikastaroa

Aisialdirako Zuzendari Ikastaroa

Aisialdiko egitasmoetan koordinatzaile edo arduradun lanetan aritzeko formazioa eskaintzen du ikastaro honek. Titulazio hori beharrezkoa da udaleku itxi nahiz irekietan zuzendari moduan aritzeko eta, beraz, gaur egun formazio hau jaso duten hezitzaileen eskaria handia da.

Jasoleak


Aisialdiko Hezitzaileak eta Dinamizatzaile Soziokulturalak

Iraupena


200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko.

Irakasleria

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak…

Edukiak

  • Esparru sozio-politikoa: Euskal Herriko haur eta gazteak, gazte mugimenduaren historia, gazte elkarkidetza, gazte politika: legedia, diru-laguntzak,…
  • Esparru psikopedagogikoak: psikologia, komunikazioaren teoria, gatazken gaindipena.
  • Esparru pedagogikoa: heziketa egitasmoa, errealitatearen azterketa, planifikazioa eta ebaluazioa, talde pedagogikoa.
  • Esparru teknikoa: Elkartearen marko legala, administrazioa, komunikazioa, koordinatzailea.

Titulazioa

  1. Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Zuzendari” titulua.

Baldintzak

  1. 21 urte beteta edukitzea (edo atal teorikoa amaitu aurretik beteak izatea) eta aisialdirako begirale titulua izatea.
  2. Eskola-graduatuaren jabe izatea.

Prezioa: 500 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne).

2023-2024 ikasturtea

Aurtengo egutegia, Zuzendari Ikastaroan parte hartu nahi duzuen guztiekin adostu nahi dugu. Horretarako, interesa baduzu, bete ondorengo formularioa eta esaiguzu ikastaroan parte hartzeko duzun prestutasuna eta jarriko gara zurekin harremanetan.

    Datu pertsonalak

    Formazioa


    Baldintzak
    Baldintzak onartu behar dituzu

    Egutegia eta ordutegia

    Close Menu