Skip to main content

FamiliaOla egitasmoa

FamiliaOla egitasmoa

Familiak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede FamiliaOlak. Gune hauetan euskaraz ikasten ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten familiak eta euskaraz bizi diren familiak elkartzea bilatzen da.

Familia ola

Mintzagune horiek kudeatzeko eta dinamizatzeko, haurrentzat nahiz gurasoentzat erakargarriak diren interesguneak bilatzen ditugu: natura, fantasiazko pertsonaiak, ingurunearen ezagutza, emozioak, gorputza… hainbat elementu interesgarri, hartzaileen beharretara eta nahietara egokituta. Elementu horiek guztiak tailerretan hartzen dute gorputza, hainbat baliabide eta bitarteko erabilita: jolasak, kantak, ipuinak, eskulanak, kirola…

Jarduerak euskaraz eginez, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dute eta, beraz, mintzaguneak euskararen erabilerarako bultzada bilakatzen dira.

FamiliaOla Irunen

2013 urteaz geroztik Irungo udalak antolatuta FamiliaOla egitasmoa martxan dugu Irunen. Otsaila, maiatza eta azaroan hainbat ekintza proposatu eta jarduera horiek euskaraz eginez, familiak euskaraz aritzeko konpromisoa hartu eta mintza-gune horiek euskararen erabilerarako bultzada bilakatu dira.

2022-2023 FAMILIAOLAKO BIZIPENAK HITZETAN:

AZAROKO TAILERRAK:

Udazken guztietan bezala, FamiliaOla 2022-2023 edizioari hasiera eman diogu. Familia askok eman dute izena eta talde ezberdinak egin behar izan ditugu haur guztiek parte hartu ahal izateko. Gainera, bi egun gehiago antolatu behar izan ditugu abenduan, izen-emate kopuru handiagatik.

Edizio honetan, heldu bakar batek parte hartu ahal izan du familia bakoitzeko, lehentasuna eman baitzaie txikienei. Gorputz adierazpeneko tailerrek arrakasta handia izan dute eta gorputzekin jolastu, dantzatu eta eskultura ezberdinak egin ditugu.

Azaroaren 20an, Donostiako Aquariuma bisitatu genuen, eta arrainak itsas azpian nola bizi diren ikusi eta gure kostaldeko bitxikeria pila bat ikasi ahal izan genuen.

Bigarren tailerra emozioak ilustratzeko tailerra izan zen, Jone Taberna artistarekin. Berak ilustrazioaren mundu liluragarria erakutsi zigun, eta emozioen bidez margotu eta marraztu dezakegunez, baita pertsonaia bakarrak sortu ere.

Tailer ederrak eta txango zoragarria izan dira. FamiliaOlaz gozatzeko aukera izango dugu 2023ko otsailean. Laster arte!

OTSAILEKO TAILERRAK:

Beste urte batzuetan bezala, FamiliaOlaren jarduerak azaroan, otsailean eta maiatzean izaten dira. Ikasturte honetan, saioak bikoiztu behar izan ditugu, eta azaroan bezala (abenduan tailerrak antolatu behar izan genituen), kasu honetan ere gauza bera gertatu da. Familia asko itxaron zerrendan geratu dira eta pena handia eman digu parte hartu ez izateak.

Otsailean buztin eta masaje eta erlaxazio tailerrez gozatu dugu. Eskultura dibertigarriak sortu genituen eta masajeak egiten ikasi genuen. Gainera, ZirkuOla Adunako Zirkua eta Arte Eszenikoen Lantegia, bisitatzeko aukera izan genuen. Izugarri gustatu zitzaigun Zirkuolako familairekin jolastea.
Ea martxoan elkar ikusten dugun!

2021-2022 FAMILIAOLAKO BIZIPENAK HITZETAN:

MAIATZEKO TAILERRAK:

Uda gerturatzen ari da, eta 2021-2022 ikasturte honetako FamiliaOla amaitzeko unea ere iritsi da. Zorionez, familia bakar bat ere ez da kanpoan geratu, eta familia guztiek parte hartu dute eskainitako tailer eta txangoetan. Ikasturtea behar bezala amaitzeko, bi tailer egin ziren astetartez eta bi txango asteburuetan. Plaiaundi parkea eta Ekoetxea bisitatu genituen, ipuin zoragarriak
entzun genituen Maite Franco ipuin kontalariarekin eta gure kostalde zoragarrian nabigatu genuen. Gainera, Oiartzungo Arditurriko meategiak bisitatuz, meatzariek lan egiten zuten modua nolakoa zen ezagutzeko aukera izan genuen. Txikiek eta helduek asko gozatu dugu FamiliaOlan. Datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!

OTSAILEKO TAILERRAK:

Amaitu dira jada 2022 urteko lehen Familiola tailerrak. Hilabete honetako eskaintza ere hiru ataletan sailkatu zen: Txontxongilo tailerrarekin hasiera eman zitzaion egitasmoari. Hurrengo astean, yoga klaseak jaso genituen Beatriz Sanz Yogako irakaslearen bitartez eta amaiera emateko, otsailaren 19an, asteburuko plan ez berdin bat antolatu zen.Tolosako Nazioarteko Txontxongilo zentrora ezagutzeko aukera egon zen.

Irungo familia pila bat parte hartu dute tailer hauetan eta izen emate arrakastatsua izan arren, ez da inor kanpoan gelditu. Familien arteko giroa ikaragarria izan da eta pila bat eskertzen da tailerretan egon den giro atsegina. Maiatzean ere besoak zabalik itxarongo zaituztegu!

AZAROKO TAILERRAK:

2021-2022 ikasturteko FamiliaOlako lehengo tailerrak gauzatu ditugu, azaroaren azkeneko astean eta abenduaren lehenengo astean hain zuzen ere. Hiru tailer izan dira osotara. Lehenengo astean Itsasoan murgilduta deiturikoan, Itsasoan ikus daitekeen animalien eta bizidunen eskulan tailerra egin genuen eta   material eta teknika ezberdinak erabili genituen  arte lanak sortu ahal izateko.

Aste horretan, azaroaren 27an, Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita gidatua antolatu genuen eta museoa, arotzen tailerra eta San Juan baleontziaren eraikuntza ikusteko aukera izan genuen. Eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, asko disfrutatu genuen.

Hurrengo astean, euskararen astea ospatu genuen, abenduaren 3an euskararen eguna izan zelako. Euskarazko jolas kooperatiboak, talde jolasak eta familian aritzeko jolasak ezagutzeko eta ikasteko tailerra egin genuen.  Horretaz gain, gure hizkuntzan gehien gustatzen zaigun hitza edo hitzak aukeratu genituen eta Euskararen murala sortu genuen. Familia giroan elkar gozatzeko saioa izan zen.

Close Menu