Skip to main content

Piraten etxean egonaldiak

 

Piraten Etxean egonaldiak

Euskal kortsarioak eta piratak oinarri hartuta, euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo pedagogikoa da Piraten Etxea. Haurra fantasiaren eta jolasaren munduan murgilduz hezkuntza mailako helburuak lantzea dute helburu bertan egiten diren egonaldiek.

Zertan datza?

Programa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta ikasturte osoan zehar egoten da martxan. Ikastetxeen bitartez zein zuzenean etor daitezke haurrak bertara.

Piraten etxean jolasak egiten dira, piraten abestiak abesten dira eta txangoak egiten dira. Egonaldia bizipen ahaztezina izatea da asmoa: pirataz janztea, hauen elikagaiak dastatzea, beraien abestiak dantzatzea, tresneriak ezagutzea,  3 pisutako oheetan lo egitea…

Helburuak

  • Parte hartuko dutenentzako esperientzia positiboa eta atsegina izatea.
  • Piraten mundua eta, bereziki, euskal piraten mundua ezagutzea.
  • Pasaia eta Jaizkibelgo ingurunea ezagutzea.
  • Ingurune natural batean murgiltzea eta ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatzea.
  • Euskararen erabileran, ezagutzan eta motibazioan eragitea.

Helburu horiek lortzeko tresnak jolasa eta elkarren arteko harremanak izango dira, hori baita Hezten-en lan-metodologiaren oinarria.

Arrokaundieta aterpea

Piraten Etxea Pasai Donibanen (Pasaia, Gipuzkoa) dago, Arrokaundieta aterpean. Bertara iristeko, Jaizkibel mendatera doan errepidea hartu behar da.

Kokagune pribilegiatua du aterpeak eta bertatik Pasaiako badia eta bailara osoa ikusten dira. Eraikinak berak ondorengo azpiegitura eta baliabideak ditu:

  • 1. solairua: jangela, egongela, sukaldea eta komunak.
  • 2. solairua: haurrentzako logela, irakasleentzat logela, dutxak eta komunak.
  • 3. solairua: haurrentzako logela, begiraleentzat logela, dutxak eta komunak.
  • Aldameneko eraikina: ludoteka.
  • Inguruan: zelaiak, mahaiak, erretokiak…
  • Bestelako baliabideak: liburu bilduma. telebista. bideoa. musika aparatua, jolasak (adinei egokituak)…

Edukiak

Ikastaro honetan aisialdiaren inguruko eduki teoriko-praktikoen, heziketa behar berezien, soziolinguistikaren eta jolas eta aisialdirako bestelako baliabideen gaineko formazioa jasotzen da, besteak beste. Material osagarria:

> Aisialdiaren pedagogia
> Planifikazioa eta ebaluazioa
> Gizarte trebetasunak
> Talde dinamika
> Garapena
> Heziketa premia zehatzak
> Kultur aniztasuna
> Jolasak
> Hizkuntzaren normalizazioa
> Ingurumen heziketa eta aisialdia
> Arte adierazpena
> Sexu heziketa
> Osasunerako heziketa