Udako Begirale Ikastaroa 2023
3.000 pertsonak egin dute dagoeneko Hezten-en begirale ikastaroa, gure bezeroek guregan jarri duten konfiantzaren seinale.

Jasoleak:
Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.
Edukiak:
– Aisialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.
Iraupena:
– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria
Irakasleria:
Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.
Baldintzak:
•2023ean 18 urte beteta edukitzea.
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).
Tokia: Donostian
Prezioa: 450 euro
Titulazioa:
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.
Zergatik egin formazioa Hezten-ekin?
- Hezten-eko kide izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
- Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza. Hezten-ek kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
- Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
- Hezten-eko profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango zara.
Egutegia eta ordutegia

EGUTEGIA: Ekainaren 15ean hasi eta uztailaren 28an saio teorikoak bukatuko dira.
*Egutegia behin-behinekoa da.