Skip to main content

0-5 urteko haurren jolas eta abestien ikastaroa

0-5 urteko haurren jolas eta abestien ikastaroa

Haurren hazte prozesuan jolasak duen garrantziaz hausnartzea da ikastaro honetako eginkizun nagusia. 

0-5 urteko haurren jolas eta abestien ikastaroa

Era berean, jolasek euskara sustatzeko duten balioaz jabetzea du helburu eta horretarako beharrezko diren euskarazko jolas nahiz abestiak irakatsiko dira. Haurraren garapeneko une bakoitza identifikatzen eta horietako bakoitzean zein ezaugarritako jolasak diren egokiak argituko da ikastaro honetan zehar.

Nori zuzenduta dago?

Haur hezkuntzako irakasleak, hezitzaileak, gurasoak

Edukiak

  • Jolasaren ezaugarriak eta garrantzia haurren garapenean.
  • Jolasen papera euskararen transmisioan.
  • Jolasak: esku jolasak, korru jolasak, zabuan aritzekoak, mimika jolasak, trebetesun jolasak…
  • Abestiak: lo-kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak, errezitatzekoak…

Iraupena: 10 ordu

Helburuak

  1. Jolasaren garrantziaz hausnartu eta jabetu.
  2. Jolasek euskara sustatzeko duten garrantziaz jabetu.
  3. Haur txikiekin euskaraz jolastu eta abesteko tresnak ikastea.

Close Menu