[spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

HezHiz

[/spb_text_block] [spb_column width=”1/3″ el_position=”first”] [spb_single_image image=”26868″ image_size=”large” frame=”noframe” intro_animation=”none” full_width=”no” lightbox=”no” link_target=”_self” width=”1/1″ el_position=”first last”] [/spb_column] [spb_column width=”2/3″ el_position=”last”] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da HezHiz eta horretarako, hizkuntzarekiko jarrerak lantzean oinarritzen da.

Lehen Hezkuntzako eta DBHko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Egitasmo honen helburuak honakoak dira:

[list] [list_item icon=”ss-navigateright”]Euskara erabiltzeko joera lantzea, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratuz. Horretarako, gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten usteak lantzen dira.[/list_item] [list_item icon=”ss-navigateright”]Hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoan sakontzea, sormena euskaraz bideratuz. Horretarako, gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten gaitasunak lantzen dira.[/list_item] [/list]

Beraz, egitasmo honen helburua gaztetxoen uste eta gaitasunetan eragitea da, euskararen erabilera handitzeko.

[/spb_text_block] [spb_text_block pb_margin_bottom=”no” pb_border_bottom=”no” width=”1/1″ el_position=”first last”]

Lehen Hezkuntzan garatzen den programa 6, 8 edo 10 orduko 2 modulutan banatuta dago. DBH-ko programa berriz 60 ordukoa da, 15 orduko 4 modulutan banatua; bat DBHko maila bakoitzerako. Talde dinamikan eta denen parte-hartzean oinarrituta egiten da lan. Ikasturte osoan zehar egiten da eta normalean, tutoretza orduetan. Aitzitik, ikastetxetik kanpo ere gara daiteke programa hau: herrian bertan saio laburrak hainbat egunetan eginez edo bi egunetako egonaldiak antolatuz aterpetxe batean.

Saio hauen dinamizatzaileak gazteak dira, aisialdiko programetan esperientzia dute, heziketarekin lotutako formazioa dute, hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko aparteko arazorik ez dute eta gaztetxoen partehartzea errazten eta dinamizatzen trebeak dira.

 

[/spb_text_block] [/spb_column]